Category Archives: Crisis ecológica

Merkatu elektrikoaren benetako erreforma eskatu dute

Gizarte, energia eta klima krisiei elkarrekin aurre egiteko gai izango den sistema elektriko berri batean aurrera egitea proposatzen duen txostena argitaratu du Ecologistas en Acción taldeak.

Jai aparta eta jasangarrien alde

Gabonetako Loteriaren zozketarekin batera, Ecologistas en Acción taldeak jai zoriontsuez gozatzeko hainbat gako eskaintzen ditu, eta, aldi berean, krisi ekosozialari erantzuten laguntzen du.

Amildegi ekologikorako lasterketa saihesteko ekintzak eskatzen ditugu

Aste honetan Egipton egiten den COP27 goi-bilera klimatikoaren aurrean, hainbat talde ekologista eta sozial Bilboko kaleetara atera dira, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari trantsizio energetiko “justua, demokratikoki erabakita eta nahikotasun-irizpidearen araberakoa lortzeko politikak ezartzeko konpromisoa” eskatzeko.

Bero-boladak ozonoak eragindako kutsadura areagotu zuen Araban

Iberiar Penintsulan jasandako azkeneko bero-bolada handiaren ondorioz, airean ozono-maila igo egin zen, tenperatura altuen eta ibilgailuen trafikoaren, itsasoko eta aireko garraioaren eta zentral termikoetako elektrizitate-ekoizpen handiagoaren emisio kutsatzaileen ondorioz, aire girotuaren erabileragatik. Eragin meteorologiko hori Araban ere antzeman zen.

AHTren aurkako jardunaldiak

Urte asko daramatzate Abiadura Handiko Trenari publizitatea egiten, obra honetan oso nabarmena izan da herritarren informazio eta parte harte falta. Inposaketa hori salatzeko AHTR-ik ez! Basauri – Bilbo eta AHT Gelditu! Elkarlanak hainbat hitzaldi antolatu dituzte eta horietan parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Apario, harrobi batek bere tontorra lapurtu zion mendia

Ekologistak Martxan Bizkaiak salatzen duenez, herrialdearen bihotzean, Lemoa eta Bedia artean, harrobi batek Apario mendiaren ipar isurialdea jaten joan da  gailurreraino irentsi arte, inork eta ezerk erremediorik jarri gabe.

Tour

Klima larrialditik harago: kolapsoa

Gure gizarteak bizi duen krisi sistemikoaren eta haren aurrean dauden alternatiben berri emateko, Bizkaian barreneko ibilbidea egin dute gaur Ekologistak Martxan eta Euskal Gune Ekosozialista.

Proposamen ekologistak Covid osteko mundu baterako

Normaltasun berri batera eramango gaituzten neurri pizgarriak dituen programa bat mahaigaineratu du Ekologistak Martxan taldeak. Bertan biodibertsitatearen galeraren aurkako borroka, klima-aldaketaren arintzea eta hari egokitzea, ekonomia zirkularra edota agroekologia funtsezkoak izango dira.

Aurkeztutako ehun neurriak bost ekintza-ildotan bilduta daude: aurreranzko ihesa geldiarazi, oreka ekologiko berri bat, ekoizpen-eredu berri bat, oreka sozial berri bat eta Lurraren kultura berri bat.