Category Archives: Coronavirus

Terrazei buruzko prentsa-adierazpena

Egungo egoera berezi honetan, tabernen errentagarritasuna bermatzeko terrazak handitzeko aukera eman dute udalek. Kasu gehienetan, espaloiak hartzeak ekarri du. Ondorioz, eztabaida sortu da. Testuinguru horrek ezu zerikusirik koronabirusaren krisiaren aurreko egoerarekin. Hortaz, bi eztabaidagai mahaigaineratu nahiko genituzke:

“Gaur egungo pandemia egoeran, Supersur saihesbideko lanak berehala gelditzea eskatzen dugu”

Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea garestia da; izan ere, kilometro bakoitza 47 milioi kostatzen zaie Bizkaiko biztanleei. Zenbateko horri gehitu behar zaizkio aurreko fasea egiteko hipotekatu den dirua zein eskatu diren maileguen interesak eta ustiapen-defizitaren ondoriozko galerak. Horrek guztiak, datozen 20 urteetan 60 milioi euro baino gehiago urtero ordaintzea ekarriko du.

Apirilak 28 – Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna

Egun hauetan horri buruz hitz egingo digute. Agintariek ere horren garrantziari buruzko aipamenak egingo dituzte, baina, bitartean, denbora baliotsua galtzen ari dira lehen lerroan dauden pertsonentzako neurri egokiak aplikatzeko: osasuna, etxeko zaintzak, garbiketa, polizia, elikadura

Ecologistas en Acciónek hausnarketa eta eztabaida elikatzeko topaketa birtualak aurkeztu ditu

Pandemia garaian, Ecologistas en Acción taldeak ‘tapeo ecosocial’ batera gonbidatzen zaitu, une giltzarri horretaz hausnarketa egin eta kolektiboki ikasteko. 90 minutuko saio birtualak izango dira, batzuk aurkezpen batekin eta jarraian ideia mokadu batekin, beste batzuk familia osoarentzat parte-hartzaileak, batzuk musikarekin, antzerkiarekin edo umorearekin, gustu guztietarako!

Koronabirusaren pandemian sortutako hondakinak kudeatzeko alternatiba bakarrak erraustea eta isurtzea izatea salatu du Ekologistak Martxan taldeak

SARS-CoV-2 birusaren kasu positiboak dituzten etxe, ospitale eta adinekoen zentroetatik datozen hondakinen kudeaketaren inguruan Osasun Ministerioak egindako proposamenak lehentasuna ematen dio errausketari edota hondakindegian biltegiratzeari, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten tratamendu alternatiboak egon arren, hala nola, autoklabeko esterilizazioa

19 ingurumen eta gizarte proposamen koronabirusaren krisiari erantzuteko

Espainian koronavirusak sortutako krisi sanitario, sozial eta ekonomikoaren aurrean, Ekologistak Martxan eta Ecologistas en Acción taldeek 19 neurri eskatzen dizkiegu Jaurlaritzari eta administrazio publiko guztiei erantzuna emateko eta bizitzaren zaintza erdigunean jartzeko.