COP26 azken akordioaren balorazioa: akordio loteslerik gabe, paper errea bihurtzeko arriskua
Akordioaren ahultasuna agerian geratzen da, lehenik eta behin, testuaren idazkeran; izan ere, bertan ez dago aditz loteslerik, hau da, herrialdeei ez zaie legezko betebeharrik ezartzen; gonbidapenak, gomendioak eta eskaerak baino ez. Gainera, azken akordioari neurri zehatzak, epe argiak eta finantzaketarako benetako konpromisoa falta zaizkio. Berriz ere, lobbyen esku ez hain ezkutuak bere kartak jokatu ditu, eta partida irabazi du.