Category Archives: Contaminación

Lindanoa autonomia-erkidego gehienetako lurzoru eta ibaietan aurki daiteke oraindik

Ecologistas en Acción-ek ‘Lindano, ondare toxiko baten orainaldia’ txostena aurkeztu du; HCH-lindano pestizida 2017an eta 2018an ia arro hidrografiko guztietan oraindik aurki zitekeen egiaztatu du ikerketak, eta, jarduketarik eta neurririk ez direnez eman, litekeena da gaur egun ere egotea.
Honako paradoxa hau ematen da: giza kontsumorako uraren kalitateari buruzko arauak ez direla azaleko uren ingurumen-kalitateari buruzko eskakizunak bezain zorrotzak.
Kutsatutako lurzoruen inguruetan dauden zuhaitz-egurrean HCH-lindano kontzentrazio handiak aurkitu diren berri eman du txostenak.

Glifosatoz oso kutsatuta daude Estatu espainiarraren ibaien azaleko urak

Glifosatoa ohiko nekazaritzan masiboki erabiltzen den herbizida bat da. Hori Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak (IARC) gizakiengan izan daitekeen minbizigeno gisa katalogatua egon ez ezik, toxikoa ere bada uretako organismoentzat, ondorio kaltegarri iraunkorrekin. Gainazaleko urek glifosatoz kutsadura handia dutela, eta, ondorioz, horien erabilera debekatzeko premia erakusten dute azterlanaren emaitzek

Martxoaren 14tik apirilaren 30era, hiriko airearen kutsadura %50 jaitsi da Euskal Herrian

Leuntze faseak gauzatzeko, Ekologistak Martxan taldeak jardunbide egokiak mantentzea proposatzen du, hala nola, hurbileko erosketa, borondatezko telelana eta administrazio elektronikoa, herri barruko abiadura-muga orduko 30 kilometrora jaistea, oinezkoen eta bizikleten mugikortasun aktiboa indartzea eta garraio publikoa bermatzea finantzaketa-lege baten bidez.

Murriztapenak gorago jo dute apirilean; izan ere, Euskal Herrian eman diren bataz besteko ehunekoak izan dira %58 Gasteizen, %54 Iruñean, %49 Donostian eta %46 Bilbon. Beherakada hori bide garrantzitsuetan nabaritu da batez ere, hala nola, Gurutze Plazan, Gasteiz Etorbidean, Easo eta Ategorrietan eta María Díaz Haroko kaleetan.