Caparrosoko Valle de Odieta makrogranjaren Ingurumen Baimen Bateratuaren aldaketari egindako alegazioen laburpena
Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformatik uste dugu aldaketa prozesu hori, araztegi bat eraikitzearena hain zuzen, ez dela irtenbidea. Plataforma osatzen dugun taldeek aurkeztu ditugun alegazioek proiektu hau eta harekin lotutako beste gai batzuk aztertzen dituzte, jarraian alegazioen laburpen honetan azalduko dugun bezala.