Category Archives: cambio climático/aldaketa klimatikoa

Merkatu elektrikoaren benetako erreforma eskatu dute

Gizarte, energia eta klima krisiei elkarrekin aurre egiteko gai izango den sistema elektriko berri batean aurrera egitea proposatzen duen txostena argitaratu du Ecologistas en Acción taldeak.

Plagizidak eta klima-aldaketa: gurpil zoroa

Plagizidek nabarmen laguntzen diote klima-aldaketari, eta horrek, aldi berean, pestiziden mendekotasuna areagotzen du. Gure biziraupenagatik atera behar dugun gurpil zoro bat.

Amildegi ekologikorako lasterketa saihesteko ekintzak eskatzen ditugu

Aste honetan Egipton egiten den COP27 goi-bilera klimatikoaren aurrean, hainbat talde ekologista eta sozial Bilboko kaleetara atera dira, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari trantsizio energetiko “justua, demokratikoki erabakita eta nahikotasun-irizpidearen araberakoa lortzeko politikak ezartzeko konpromisoa” eskatzeko.

Gau izartsuak

Ukrainiako gerrak eragindako energia krisiaren aurrean Espainiako Gobernuak hartutako neurrietako bat negozioak gauez erakusleihoetako argia itzaltzera behartzea izan da. Ez al ziren nahikoa klima aldaketa eta intsektuen gainbeheraren arrazoiak?

Bero-boladak ozonoak eragindako kutsadura areagotu zuen Araban

Iberiar Penintsulan jasandako azkeneko bero-bolada handiaren ondorioz, airean ozono-maila igo egin zen, tenperatura altuen eta ibilgailuen trafikoaren, itsasoko eta aireko garraioaren eta zentral termikoetako elektrizitate-ekoizpen handiagoaren emisio kutsatzaileen ondorioz, aire girotuaren erabileragatik. Eragin meteorologiko hori Araban ere antzeman zen.

TIK, TAK, TIK, TAK

Baliteke zenbaitzuk, hurrengo ideak argitzean alarmistak edo gezurtiak garela esatea, ez dutelako uste klima aldaketa existitzen denik edo planetako biziarentzat ondorio larriak dakartzanik. Erradikal eta ekologisten imaginazioa dela uste dutelako edota ustez aurrerapen desarroilistaren aurka gaudelako. Baina jarraian azalduko ditugun gertaerak planetari eragiten diogun kaltearen froga zuzenak dira.

Altxatzen gara!!!

Gure sistema kapitalista basatiak, eredu kontsumista globalizatu batek sostengatua, mugara eraman du planeta. Ez badugu ezer egiten, istorio honen amaiera jada ezagutzen dugu… ordena sozial honen kolapsoa. Horregatik guztigatik… ALTXATZEN GARA!!

COP 25eko emaitzaren Ekologistak Martxanen balantzea

Klimaren Goi Bilera in extremis amaitu da Madrilen, aurretik zuen erronka nagusia onartzen ez duen akordio batekin: klima-larrialdiari erantzuteko anbizioa handitzea, jarraibide zientifikoen ildotik.

Irailak 27: Larrialdi klimatikoaren aurrean benetako neurriak hartzeko, ikasle-, kontsumo- eta langile-greba

Hona hemen irailaren 27an goizean, Bilboko Udaletxe aurrean Fridays For Future, 2020 Klimaren Aldeko Matxinada, Klimaren Aldeko Aliantza eta Larrialdi Klimatikorako Aliantza erakundeek deitutako kontzentrazioaren komunikatua. Bertan azaltzen dira larrialdi klimatikoaren aurrean benetako neurriak hartzeko, ikasle-, kontsumo- eta langile-greba zergatik egiten ari garen gaur.

Klima Larrialdia eztabaidagai Berango eta Sopelan

Datozen uztailaren 23an eta 24an Berango eta Sopelako udaletako osoko bilkuretan it osatzen duten taldeek aurkeztutako mozioa eztabaidatuko da. Aliantzak proposatutako mozio hau Bizkaian legegintzaldi honetan eztabaidatuko duten lehen bi udalak izango dira Berango eta Sopela. Klima larrialdiaren aldeko Aliantza ehun taldek baino gehiagok (eta egunetik egunera talde gehiagok) osatzen dute.

Artekom gizarteratu da

Atzo (urtarrilak 30) azkenean, Tradenerrekin batera Ekologistak Martxan-ek bultzatzen lagundu duen Artekom egitasmoa aurkeztu zen Arte Ederrateako fakultatean, oso harrera ona izanez. Egin beharreko Artekom-kalejira eguraldiagatik bertan behera utzi behar izan genuen arren, oso interesgarri izan zen egindako elkartrukea eta Errekaleorreko jendeak ekarri zigun esperientzia. Gora Errekaleor Bizirik!