Category Archives: Aire

Bilbok “huts egiten du” aire kalitatean

Clean Cities kanpainak egindako azterlan baten arabera, Europako 36 hiritako airearen kalitatea eta mugikortasuna aztertzen dira, eta ondorioztatu da Bilbok, Bartzelonak, Madrilek eta Granadak ez dutela aire kalitatean azterketa gainditzen.

Martxoaren 14tik apirilaren 30era, hiriko airearen kutsadura %50 jaitsi da Euskal Herrian

Leuntze faseak gauzatzeko, Ekologistak Martxan taldeak jardunbide egokiak mantentzea proposatzen du, hala nola, hurbileko erosketa, borondatezko telelana eta administrazio elektronikoa, herri barruko abiadura-muga orduko 30 kilometrora jaistea, oinezkoen eta bizikleten mugikortasun aktiboa indartzea eta garraio publikoa bermatzea finantzaketa-lege baten bidez.

Murriztapenak gorago jo dute apirilean; izan ere, Euskal Herrian eman diren bataz besteko ehunekoak izan dira %58 Gasteizen, %54 Iruñean, %49 Donostian eta %46 Bilbon. Beherakada hori bide garrantzitsuetan nabaritu da batez ere, hala nola, Gurutze Plazan, Gasteiz Etorbidean, Easo eta Ategorrietan eta María Díaz Haroko kaleetan.