
Lurra eta zaintzarako eskubide kolektiboen alde, Elefante Txuririk Ez!
Ekologistak Martxan-ek larunbat honetan, urtarrilaren 20an, Iruñean abiadura handiko trena geldiaraztea eskatzeko deitutako manifestazioan parte hartzera deitu du.
Ekologistak Martxan-ek larunbat honetan, urtarrilaren 20an, Iruñean abiadura handiko trena geldiaraztea eskatzeko deitutako manifestazioan parte hartzera deitu du.
Euskal Herri osotik etorritako 5000 lagun manifestatu ziren maiatzaren 20n Gasteizen, landa-eremuari eta naturguneei erasotzen dieten makroproiektuak arbuiatzeko eta geldi daitezen exijitzeko.
Euskal Herria Bizirik koordinakundeak manifestazioa deitu du landa eremuaren alde, lurraldeko azpiegitura berrien mehatxuen aurrean.
Martxoaren 28an, asteartea, “Garraio-azpiegitura handien politika Espainian” jardunaldia egin da Diputatuen Kongresuan.
Biodibertsitateak ekosistemen funtzionamendu ona eta oreka bermatzen ditu, gure planeta giza espeziearentzat bizitzeko leku bihurtzen duten funtsezko prozesu guztien euskarria baita.
Atzo, Josu Larrinagak, UPV/EHUko irakaslea eta Ekopoleko kidea, hitzaldi interesgarria eskaini zuen atzo Ekoetxean. Bertan, Zombies prometeícos. Sobre la narración obsoleta de los proyectos faraónicos izenburuarekin “Prometeismo” delako hitz edo marko kognitiboa jorratu zuen eta nola sinesmen itxu horrek “pentsatzen eramaten digu gizakiok natura menpe dezakegula, teknologiaren bidez.
Urte asko daramatzate Abiadura Handiko Trenari publizitatea egiten, obra honetan oso nabarmena izan da herritarren informazio eta parte harte falta. Inposaketa hori salatzeko AHTR-ik ez! Basauri – Bilbo eta AHT Gelditu! Elkarlanak hainbat hitzaldi antolatu dituzte eta horietan parte hartzera gonbidatzen zaitu.
Ziklo honen helburua kolapsoari hainbat ikuspegitatik nola aurre egin aztertzea da. Hala nola, gero eta pertsona gehiagok partekatzen duten errealitate hipotetikoa den kolapso eko-sozial honi fokua jartzea.
Ekologistak Martxan eta Barakaldo Naturala Elkarteak, biak ere Barakaldo Naturala auzo-elkarteen eta ekologisten plataformako kideak, aste honetan eskaera bat erregistratu diote Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari, Eusko Jaurlaritzarekin Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea eraikitzeko sinatutako hitzarmena azkentzeko prozedurari hasiera eman diezaion.
Atzo abiatu zen Iruñetik Atxondoko AHTaren aurkako akanpadara bizikletaz joateko martxa. Nafarroako Diputaziotik ateratzearen arrazoia argia da: Maria Chiviteren gobernuak Covid ondorengo Europako diru funtsak AHTa eraikitzeko baliatu nahi dituelako; hori dela eta euren errefusapen borobilena plazaratu nahi izan dute.
Gorde zuen agendetan hurrengo hiru egun hauek! Uztailak 30, 31 eta abuztuak 1
Atxondon #AHTrikEZakanpada egingo da eta!!3 eguneko akanpada, hitzaldiak,kontzertuak…. Erdu!
𝐀𝐥𝐭𝐞𝐫𝐧𝐚𝐭𝐢𝐛𝐚𝐤 𝐛𝐚𝐝𝐢𝐭𝐮𝐠𝐮𝐥𝐚𝐤𝐨 𝐀𝐇𝐓𝐫𝐢𝐤 𝐄𝐳!
Kanpaldia hasi aurretik, bizikleta martxa bat egingo da Iruñetik, uztailaren 28an, asteazkena, kanpaldiaren hasierara iristeko, uztailaren 30ean. Bizikletarekin hainbat lekutan bat egingo duten zutabeak osatzera animatzen zaituztegu.
Uztailaren 28tik abuztuaren 1era bitartean beste mobilizazio batzuk deitu dituzte Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka.
Alde batetik, Nafarroatik, AHT Gelditu taldeak etapaz etapako ibilaldia antolatuko du, Iruñetik irten eta Atxondon amaituko dena. Manifestazioa deitu duen taldeak “AHTren munstroa gelditzeko garaiz gaudela” agerian uztea du helburu.
Hazkundean oinarritutako mundu baten akabera trajikoan gaudela erakusten duten zantzu asko daude. Mota guztietako gai toxikoren isurketa neurrigabeak lurraren oreka hauskorrak mehatxatzen ditu (beroketa efektua, hondakin nuklearrak,…). Baliabide eta toki ororen ustiaketa izugarrizkoak berarekin dakar bere agortze exponentziala (energía fosilak, kobre bezalako meagaiena, ur osasungarria, lur emankorrak,…topaketa lekuak). Mundua errentagarritasun bilakatu beharreko lehengaitzat jotzen duen ikusmoldeak lurra eta gizakien arteko oreka hori txikitu ezezik, baita pertsonak berak ere ustiagarri edo baztergarri bihurtzen ditu. Gauzak horrela, ordenaren mantentzea da gainbeheran dagoen ordenaren jarduera nagusia.