Hasiera eman zaio gastu militarrarekiko eragozpen fiskalaren kanpainari

Berrarmatzearen eta genozidioaren aurka, Eragozpen Fiskala Gastu Militarrari

Hego Euskal Herriko lau herrialdetan errentaren kanpaina (PFEZ) iristearekin batera, #EragozpenFisklala kanpaina bultzatzen dugun kolektibook gastu militarraren aurkako desobedientzia zibilera dei egiten dugu. Militarismora bideratutako gure zergen zatia Euskal Herriko mugimendu sozialak indartzera desbideratzea proposatzen dugu.

Gerra, genozidioa eta faxismoa finantzatzen dituzten gure zergak feminismoaren, etxebizitza eskubidearen, lan eskubideen, komunikazio alternatiboaren, eskubide soziale, ekologismoaren, ekonomia sozialaren, pertsona migratuen eskubideen… alde lan egiten duten ekimen autogestionatuetara desbideratzea proposatzen dugu.

Horretarako, bulego sare bat jarri dugu abian, eta tutoretza-bideoak, #EragozpenFiskala bidez, gastu militarrari PFEZaren aitorpena egitea errazagoa izan dadin.

Informazio guztia: www.eragozpenfiskala.org webgunean eskura duzue,

Sare teknologikoetan jarrai dezakezue kanpaina #EragozpenFiskala hashtag erabiliz.
  • Twitter
  • Facebook