Nerbioi-Ibaizabal eta Asua (Bilbo Handia) itsasadarretako airearen kalitate-maila herritarren osasuna babesteko neurriak hartzea premiazkoa den mailetan kokatzen da

  • Datorren urtarrilaren 23an aurkeztuko da jendaurrean CSICek ‘Airearen kalitatearen azterketa. PM2,5 eta deposizio atmosferikoa Erandioko (Bizkaia) hiri- eta industria-inguruneetan’
  • Aurkezpena arratsaldeko 18:30etan izango da Bilboko Boltsa Eraikinean (Pelota kalea, 10); sarrera librea lekua bete arte

 

Herri Bideak Kate Barik, Erandio Auzokoa Herrikoi Elkartea, Sagarrak Ekologista Taldea eta Ekologistak Martxan elkarteek ‘Airearen kalitatearen azterketa. PM2,5 eta deposizio atmosferikoa Erandioko (Bizkaia) hiri- eta industria-inguruneetan’ proiektuaren emaitzak aurkeztuko dituzte. Azterlan hau partikulak neurtzeko hainbat kanpainatan oinarritzen da (airea iragazteko ekipoekin harrapatutako PM2.5 materiala), bai eta bide lehorretik zein hezetik, prezipitazio mota desberdinen bidez, utzitako aerosol atmosferikoetan ere. Material horiek osasun publikorako eta ingurumenerako interesgarriak diren metalen eta beste konposatu batzuen kontzentrazioa ezagutzeko aztertu dira.

Erandioko airearen kalitatea neurtzeko estazioaren datu ofizialen baterako ebaluazioak, CSICeko Pirinioetako Ekologia Institutuko ikertzaileek 2024tik 2025era bitartean egindako azterlanaren emaitzek eta 2019tik 2021era bitartean egindako herritarren zientziaren neurketek (https://vigilantesdelaire.ibercivis.es) adierazten dute Eusko Jaurlaritzaren airearen kalitatea zaintzeko egungo sistema ez dela nahikoa Erandioko biztanleek atmosferaren kutsadurarekiko duten esposizioa ebaluatzeko.

Gainera, emaitzek erakusten dute zenbait metal eta konposaturen mailak giza osasuna babesteko eta ekosistemen egoera onari eusteko gomendatutakoak baino handiagoak direla.

Halaber, herritarrak sentsibilizatzeko kanpainei buruzko informazioa, irudiak eta dokumentazioa aurkeztuko dira, arte-proiektuekin eta beste batzuekin batera, hala nola “Aire garbiaren aldeko eguna”, tokiko taldeen kontzertuak eta komiki bat.

Ekitaldiaren helburua da herritarrei eta erakundeetako ordezkariei eskualdeko airearen kalitateari buruzko informazio zehatza eta eskuragarria ematea, garrantzi publiko eta sanitarioa duen gaia baita.

  • Eguna: 2026eko urtarrilaren 223an
  • Ordua: 18:30ean
  • Lekua: La Bolsa eraikina – Pilota Kalea 10, Bilbo
  • Twitter
  • Facebook