Ekologistak Martxan-ek Indautxuko parke eta lorategiak bisitatuko ditu maiatzaren 16an, ostirala, ibilbide ekologiko batean

Maiatzak 16: Indautxuko parke eta lorategietako ibilbide ekologikoa

Errukiaren, Casilda Andrearen eta Abandoko Errepublikaren parkeetako eta Euskalduna Jauregiko, Euskadi Plazako eta Guggenheim Museoko lorategietako natura eta paisaia

Oraingo honetan, Indautxuko parkeak eta lorategiak zeharkatuko ditugu; Bilboko hiri-eremuko balio natural handieneko lekuen artean daude, eta esanahi handia dute bertako biztanleentzat eta bisitarientzat, beren izaera historikoagatik (batzuek mende bat baino gehiago dute); birika berdeak dira, dentsitate handiko auzo urbanizatu eta jendeztatu batekoak, hiriaren bihotzean bisitari ugari hartzen dituztenak.

Ibilbidean naturarekin, paisaiarekin eta espazio bakoitzaren historiarekin lotutako hainbat alderdi azalduko ditugu, eta bertako elementu natural garrantzitsuenak (hala nola zuhaizti monumentala edo fauna) eta horiei lotutako hiri-paisaiaren xehetasun arkitektonikoak, kasu askotan izaera bakarrekoak.

Era berean, pasealeku honetan bisitatuko ez diren baina une desberdinetan ikusgai dauden eta hiri-paisaiaren parte diren Bilboko beste inguru batzuetako egoera naturalari arreta eskainiko zaio.

Animatzen zaituztegu gurekin Indautxuko berdeguneak ezagutzera!

Gidaria: Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan)

Hasiera: 16:30an, Sabino Arana Etorbidea (Metro San Mameseko irteera)

Amaiera: 19:30ean, Puppy (Guggenheim Museoaren ondoan)

Izen-ematea: maiatzaren 15a arte, osteguna, 14:00ak arte, bidali email bat “Maiatzak 16 Ibilbiderako Izenematea” jarrita bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera.

Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia

  • Twitter
  • Facebook