Trafikoaren ondorioz, Donostian aztertutako ikastetxeen heren batek legezko mugatik gorako NO2 mailak jasaten ditu

Ecologistas en Acción – Ekologistak Martxan taldeak “Airearen kalitatea eskola-inguruneetan 2025” txostena aurkeztu du. Txosten horretan, 6 autonomia-erkidegotako 9 probintziatako 14 hirigunetako 174 hezkuntza-ingurunetan, osasun-zentroetan eta espazio publikoetan nitrogeno dioxidoa (NO2) neurtu den herritarren zientzia-kanpaina baten emaitzak jaso dira.