Ekologistak Martxan eta Sagarrak taldeek mahai gainean jarriko dituzte, datorren astean bi ekitalditan, aireportuak zabaltzearen eta turistifikazioaren inpaktuak

Hitzaldia (apirilaren 2an) eta Tailerra (apirilaren 3an)

Aireportuen zabalkuntzak eta turistifikazioa: eredu baten inpaktuak interes orokorraren aurka

 

APIRILAREN 2AN, 19:00ETAN – BILBO 

(Ekoetxea, Pilota Kalea, 5)

 

Aireko garraioa eta turistifikazioa txanpon beraren bi aldeak dira. Pandemiaren osteko turismo masiboaren hazkunde azkarraren oinarria aire-trafikoaren hazkunde esponentziala izan da, urtez urte turisten eta nazioarteko bidaiarien errekorrak hautsiz. Eta diru-sarrerak Aenarentzat, 13 aireportu handitzea prestatzen ari baita turisten etorrera eta haien emaitza-kontua elikatzen jarraitzeko. Hala ere, politika horren eragin potentzialak ugariak dira: turistifikazioaren inpaktuak larriagotzea; zarataren, kutsaduraren eta berotegi-efektuko gasen emisioen hazkunde esponentziala; ekosistemei eragindako afekzioak; eta abar.

Gai horiek guztiak Ecologistas en Acción taldeko mugikortasun iraunkorraren arloko koordinatzaile Pablo Muñoz Nietok gidatutako hitzaldi batean jorratuko dira.

 

Antolatzailea: Ekologistak Martxan

————————–

APIRILAREN 3AN, 18:00ETAN – BASAURI 

(Pozokoetxe Kultur Etxea, Erronkari Ibarra, s/n)

 

Aireportuak zabaltzeari buruzko mezu zaparradaren aurrean,  aire-garraioak masa-turismoan duen funtsezko eginkizunari buruz eta horrek gure egunerokotasunean dituen ondorioei buruzko informazioa eman nahi dugu.

Bilboko aireportuak handitze prozesuan dihardu jotake , haizeen kontra, auzokoen iritzien kontra, zentzuaren eta mugikortasun iraunkorragoa eskatzen duten legeen kontra. Handitzeko ahalegin horretan BPGa erreferentzia baino ez du kontutan izaten eta, nola ez, gure planetaren baliabideak finitoak direla kontuan izan gabe.

Hizlari hauek izango ditugu tailer honetan:

  • Raúl Méndez, EH Bilduko Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkidea.
  • Consuelo Elosua. Desagertutako Lur Maitea elkarteko kide eta bozeramaile ohia
  • Marian Delgado, Herri Bideak Kate Barik Elkarteko kide (Erandio).
  • Pablo Oliveros, BATU etxebizitza sindikatuko kide
  • Pablo Muñoz, Ekologistak Martxan-eko kide

Moderatzailea: Carmen Duce, Clean Cities kanpainaren koordinatzailea

Antolatzaileak: Sagarrak Ekologista Taldea eta Ecologistas en Acción

  • Twitter
  • Facebook