Datorren urriaren 19an, larunbata, Eduardo Renovalesek (Ekologistak Martxan) gidatutako ibilbide bat antolatuko dugu Artxanda mendian barrena, Mugarik Gabeko Euskadiko Ingeniaritzak (ISF-MGI) antolatutako ‘Garapena, Lankidetza eta Teknologiak Trantsizio Ekosozialerako’ mintegiaren jardunaldien barruan.
‘Artxandatik ibilbide ekologikoa: bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa‘ ibilbideak Bilboko balio natural handieneko eremuetara hurbiltzea du helburu. Bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da. Geldialdi ezberdinak egingo dira inguru honetako natura eta hainbat historia ezagutarazteko.
Hemen duzu ibilbideari buruzko informazio praktikoa:
Ibilbidea: 9:45 Bilbo (Funikular plaza) – 10:00 Funikular – 10:30 Artxandako begiratokia – San Roke ermita, atsedenaldia – 13:59 Ola (Metro – Euskotren-eko 3. linea) – 14:02 Matiko – 14:05 Zazpikaleak.
- Hasiera: Urriak 19, larunbata, 9:45etan
- Lekua: Funikular plaza
- Itzulera: 14:15etan gutxi-gorabehera (Zazpikaleak)
- Joan-etorria: funikularrean, oinez, metroz.
- Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Ia dena asfaltoa.
- Eramateko gomendagarria: mendiko botak, arropa egokia, edaria, jateko zerbait.
-
Izena-emateko edo informazio gehiagorako idatzi hezkuntza@euskadi.isf.es helbidera, urriaren 18eko 12:00ak baino lehen. Plaza mugatuak daude.
Antolatzailea: Mugarik Gabeko Ingeniaritza – Ingeniería Sin Fronteras
Laguntzaileak: Ekologistak Martxan, UPV-EHU, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Caja de Ingenieros