[Gutuna] Errausketarik ez!

ERRAUSKETARIK EZ!

Bergarako erraustegiaren proiektua 2021ko ekainean hasten da, Valogreen enpresak Bergarako Udalari eta Eusko Jaurlaritza berari gezurrak esanez. Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra eta Eusko Jaurlaritza ez errespetatuz hasi zuten ibilbidea, eta beraien jarduera karga mineralak ekologikoki ekoizteko zela esanaz, ondoren beste bi jarduera desberdin adierazi bazituzten ere.

Proiektuan ikusi genituen gabezia eta faltsukerien aurrean, Larramendiko Arnasa taldeak, Bergarako Udalak, herritarrek eta Ekologistak Martxan-ek hainbat alegazio aurkeztu genizkion proiektuari eta proiektua bera salatu genuen.

Bergarako erraustegiaren proiektuaren balizko irregulartasunak magistratu baten esku egon dira urtebete baino gehiagoz, ikertzeko. Magistratua, gaur egun ez dago Gasteizeko Epaitegian, lekuz aldatu dutelako.

Bestalde, Euskal Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren egoera artxibatutako kasuena eta/edo kondenena irrigarriena da. Handik igarotzen diren kasuek horrela ikusarazten dizkigute, eragingabetasun hutsa dagoela erakutsiz.

Ekologistak Martxan erakundeak jarritako salaketa bat berrikustean, Eusko Jaurlaritzako goi-kargudunek ustezko prebarikazio delitu bat egin izanaren zantzuak aurkitu zituen Fiskaltzak. (Prebarikazioa da kargu publikodun batek ebazpen bat ematen duenean, bidegabea eta/edo irregularra dela jakinda). Horregatik guztiagatik, fiskaltzak Amaia Barredo eta Javier Aguirre Orcajo (EAJ) ikertzen ditu.

Amaitzeko, ez gara futurologoak, urtebete baino gehiago igaro ondoren eta dagoen utzikeria ikusita, litekeena da kasu hori, azkenean, preskribatutzat jotzea, Epaitegi honen eraginkortasun ezaren ondorioz.

Hala eta guztiz ere, proiektu honen aurka jarraituko dugu zentzugabeko proiektua delako eta herritarren osasunak garrantzi handiago dauka lantegietako zaborrak baino.

LARRAMENDIKO ARNASA Aitor Aldazabal, Piter Encinas

  • Twitter
  • Facebook