Adiorik ez, Mikel!

Abuztuak agur goiztiar eta mingarria uzten digu. Mikel Isasi gure lagun eta kamaradak utzi gaitu. Zutik, Gorripidea, Txomin Barullo eta Hikaateneo familiako militantea, urte askoan Komite Antinuklear eta Ekologistetan eta EKI talde ekologistan kide izandakoa.

Duintasunaren eta konpromisoaren eredu, bere irribarrearen, musuen eta besarkaden oroitzapenarekin uzten gaitu.

Defendatu eta maitatu zuen lurra arina izan dakiola.

Adiorik ez!

 

  • Twitter
  • Facebook