Joan den otsailean, Arartekoak otsailaren 21eko 1/2024 Arartekoaren Gomendio Orokorra argitaratu zuen: Euskadin emisio txikiko eremuak arautzeko proposamenak. Ekologistak Martxan-ek, Arartekoarekin hainbat bilera egin ondoren, BBEei eta gure hirietako airearen kalitateari buruzko gomendio horiek aztertu zituen.
Ekologistak Martxan – Ecologistas en Acción taldeak Arartekoaren bulegoarekin elkarlanean jarraitu du airearen kalitateari buruzko gaietan, eta lankidetza horrek irailaren 11n Bilbon egingo diren jardunaldi batzuetara eraman gaitu.
‘Arartekoaren hiri-mugikortasun iraunkorrari buruzko herritarren foroa’ izenburupean, helburua eztabaida irekia eta parte-hartzailea sustatzea da, arreta berezia jarriz mugikortasun aktiboan, garraio publikoaren sustapenean, ibilgailu pribatuaren erabileraren murrizketan eta emisio txikiko eremuen bidez ibilgailu kutsatzaileak murrizteko neurrietan.
Administrazioko ordezkariek, elkarteek (tartean Ekologistak Martxan, Ecologistas en Acción eta Sagarrak taldeetako lankideak, besteak beste) eta gizarte zibilak foro honetan parte hartuko dugu, goizean hitzaldi eta mahai-inguruekin eta arratsaldean herritarren proposamenak jasotzeko topaketa parte-hartzaileekin.
Izena emateko, formulario hau bete behar da irailaren 6a baino lehen: IZENA EMATEA.
Egitarau osoa kontsultatzeko, sartu esteka honetan: EGITARAUA