Larrialdi klimatikoaren aurrean produkzioaren eraldaketa
Larrialdi klimatikoak gero eta nabariago erakusten digu gure ongizatea baldintzatuko duela zibilizazio erronka horrek, ekonomiaren deskarbonizazioa eskatzen du halabeharrez. Kasu honetan, autogintza sktorean, sozialki justuagoa eta jasangarriagoa izango den bestelako mugikortasun eredu baterako eraldaketa eman beharko da. Bai produkzioan, eta baita ere erabileran. Hala nola:
- Errekuntza autoen fabrikazioarekin bukatzeko plangintza.
- Sektorearen birmoldaketa bultzatzeko diru laguntzak. Adibidez, ibilgailu elektrikoak fabrikatzeko eraldaketa.
- Ibilgailu partikularrak murrizteko eta elkarbanatzeko neurriak bultzatu.
- Garraio publikoa elektrifikatu, sustatu eta hobetu.
Egoerak, ordea, hainbat sektoreren eraldaketa esaktzen du eta ekoizten dugunaren berriskusketa beharrezkoa izango da. Funtsezkoa dena mantentzeko edo eraldatzeko, kutsakorra eta kaltegarria dena ixteko eta etorkizunean beharrezkoa dena sortzeko. Beti ere, planetaren mugen barruan eta bizitzaren mesedetan. Planifikazio industrial jasangarria behar dugu!
Produkzioaren deslokalizazioari ez!
Ezin dugu 144 langileen kaleratzea onartu. Ekologikoki bideragarriak diren proposamenak babestu behar ditugu, ez kutsagarriak diren enpresa multinazionalak!
Eraldaketa sozioproduktibo hori multinazionalen esku uzteak, gure industria-ehuna deslokalizatzea eta langabezia eta prekarietatea handitzea dakar. Bestelako harrialdeetan eragin dezaketen baldintza kaskarrak ahalbidetuz.
Horregatik, alternatiba ezberdinak planteatzeko unea da, alternatiba ekosozialak, alegia.
Langileon bizi baldintzak bermatu, etorkizun bizigarrien alde
Helburu nagusiak ezin du izan sektorea edo enpresaren biziraupena bermatzea, langileen bizi baldintzak duintasunez bermatzea baizik.
Gure eredu sozioekonomikoan aldaketa eskatzeak ez du zertan lanpostuen galera ekarri behar. Eta hala balitz, beste aukera batzuk aztertu beharko liratezke langileen ongizatea babesteko. Etorkizun bizigarriak behar ditugu!
Trantsizio ekologiko justuaren bidetik,
Mecaner ez itxi, alternatiba ekosoziala!
HITZALDIA:
🗓 Urtarrilak 24
⏰ 19:00
📍Ekoetxea (pilota kalea, 5)
Martin Lallana, Garua kooperatibako ikertzailea izango dugu gurekin. Aurkeztu dituen alternatibez gain, aurrez aurre dugun erronkaren inguruan mintzatuko da. Mecanerreko langileen esperientzia ezagutzeaz gain, mugimendu ekologista eta sindikalgintzaren arteko aliantzaren beharrak ere mahia gaineratuko dira.