Ekologistak Martxan-eko Garraio Batzordeak hitzaldi bat antolatu du datorren asteazkenean, azaroaren 22an, 19: 30ean, Ekoetxean (Pelota 5, Bilbo), Emisio Txikiko Eremuei buruz hitz egiteko.
Urrian zehar, asko izan dira Bilboko Udalak udalerrian Emisio Txikiko Eremuak ezartzeko egindako proposamenari buruz argitaratutako albisteak. Gogoratu behar da BBEak 50.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerri guztietan jarri behar direla martxan, Europar Batasunak eskatzen duen bezala.
Ordenantza-proposamen horren berri izan ondoren, Ekologistak Martxan-eko Garraio Batzordeak planteatutako ereduari buruzko hausnarketa plazaratu zuen, eredu hori martxan jartzearen ondorioak zalantzan jartzeaz gain.
ZBEei buruzko eztabaida bat planteatzeko beharra ikusita, eta Bilborako Emisio Txikiko Eremuen Proposamena. Egiteke dagoen eztabaida izenburupean, Bilboko Udalak plazaratutako proposamena aztertuko dugu, baita beste lurralde batzuetako esperientziak ere, eta hausnarketa bat egingo dugu bilbotar guztiontzako mugikortasun jasangarri, osasungarri eta diseinatutako eredu bat ezartzeko modurik egokienari buruz.
- Emisio Txikiko Eremuen esperientzia Europan eta Estatu espainarrean. Carmen Duce. Ecologistas en Acción taldearen Garraio eta Mugikortasunaren arduraduna
- Bilborako Emisio Txikiko Eremuen proposamena. Ignacio Alday. Bilboko Udaleko Mugikortasun Arloko zuzendaria
- Emisio Txikiko eremuen proposamenari buruzko hausnarketa kritikoa. Ekologistak Martxan taldeko Garraio eta Mugikortasun Batzordea
Ekoetxean ikusiko dugu elkar!