Informazio eta ekintza gehiago Sagarrak – Grupo Ecologista webgunean.
Lehoi kaleko ezkia
Bere garai onenean ondoko etxebizitzaren altuera lortu zuen, 15 en bat metro. Enbor eta adaxka sendoak izan ditu. Udaberrian berdez jantzita eta bere hosto laranja-gorrixkekin kolorez margoztu ditu udazkeneko egun tristeak .
Duela hirurogeita hamar bat urte landatua izan zen, lorategi-eremua batean, Ariz auzoan.
Asfaltoak, espaloietako baldosek eta haren ondoan jarri ziren banku eta farolak inguratuta, zuhaitzak sustraien oinarrizko egitura eskasa izan du eta, ondorioz, haren heriotza aurreratu egin da. Bestalde, zuhaitzak urteotan ez du inolako mantentze lanik izan. Egun 2022ko abuztuan onartutako “BASAURIKO BERDEGUNEEI, LOREZAINTZARI ETA HIRI-ZUHAITZEN BABESARI ETA KUDEAKETARI BURUZKO ORDENANTZAN” aurreikusitako mantentze-lanik (13. artikulua: “sustrai-oinarriei” buruzkoa). Ordenantza hau berandu heldu zen gure ezkiarentzat.
Duela bi urte (2020) udaleko lorazainek egin zioten inausketa dela-eta puri-purian egon zen Leoi kaleko ezkia. Azken bi urte hauetan ezkia ahalik eta kimu gehien ateratzen saiatzen aritu da , kimatutako adarretatik hasi eta enbor bereraino, metro bateko altueratik gora.
Hile honetan, urriaren 17an, ezki honen azkenego berria heldu zaigu tamalez, haizeak jota hil zaigu eta.
Geratu den orpoan, bizi irauteko aukera handirik ez zituela agerian da. Zuhaitza inguratzen duen lurrak mantentze-lanak izan behar ditu. Sustraiek beren lekua izan behar dute, lur eremu hori airestatua eta ongarritua izan behar da. Mantentze oinarrizko lan horiek gabe zaila da zuhaitzak bizirik jarraitzea…
Eta horrela alde egin zuen ezkiak. Aragoi kalean erori zen, espaloiaren gainera, farola berri baten gainera eta errepidearen gainera (kalean aparkatutako hiru autoren gainean.
Agur Lehoi kaleko ezkiari, bertoko bizilagunek maite zutenari.