Artxanda mendira gerturatuko gara, balore natural handienetarikoa duen Bilboko txokora, eta bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da. Geldialdi ezberdinak egingo dira inguru honetako natura eta hainbat historia ezagutarazteko.
Basauritik irteera 9:00an Ariz metroan, Funikular Plazara iritsiko gara, Artxandako Begiratokia, San Roke Ermita, Ola, Matiko, Zazpikaleak zeharkatuz eta 14:30ean Metro Arizko geltokian (Basauri) itzuliko gara.
Joan-etorria: funikularrean, oinez, metroz.
Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Ia dena asfaltoa.
Eramateko gomendagarria: mendiko botak, arropa egokia, edaria, jateko zerbait.
Izena eman behar da: ekologia@sagarrak.org edo 944263769, abenduaren 16ko (ostirala) 14:00ak baino lehen. Plaza mugatuak.
Anima zaitez!