Erkoreka plazan, Bilboko Udaletxearen ondoan, dagoen biribilgunean bidegorria egiteak duen zailtasuna kontuan hartuta, Ekologistak Martxan taldeak hau adierazi du:
- Udal administrazioak bizikletaz ibiltzen diren pertsonen segurtasunean arreta gehiago jarri behar duela, izan ere, araua betetzen dela zaintzea da beren betebeharra. Lehentasunik ez duten ibilgailuek bidegorri hori etengabe inbaditzen dutenez, bizikletan ibiltzen diren pertsonen segurtasunik eza etengabea da. Nabarmentzekoa da jarritako isun bakarra bizikletaz mugitzen den persona bati izatea.
- Argi geratu behar da bizikletaz ibiltzeak autoaren aurrean lehentasuna duela, horregatik, seinaleztapen espezifiko bat eskatzen du lehentasun hori islatzen den eremurako: 30 km-ko abiadura eta bizikletaren lehentasuna.
- Biribilgunean puntu arriskutsuak daude, non ibilgailuaren erabiltzaileak bizikleta ikustea zailtzen dutenak.
- Etorkizuneko ekintzeei begira, interesgarria litzateke erabiltzaileekin kontsultatzea, egiten diren proposamenak adostuagoak izan daitezen.
- Azkenik, biribilgunea semaforoz kontrolatutako bidegurutze bihurtzeko aukera planteatu beharko litzateke, espazio hori hobeto kudeatzeko aukera emango bailuke.
Ekologistak Martxan-eko Garraio Batzordea.