Honako irudi hau Armintzako kalan amaitzen den Urzuriaga errekakoa da, (Lemoizen). Ikus daitekeenez, errekaren gainean hondakinekin bete den pista bat egin da eta horrek jabari publiko hidraulikoa eta zortasun-eremua inbaditzen ditu. Ekologistak Martxan-ek egoera hori salatu du Uraren Euskal Agentziaren aurrean, eta gertatutakoa sakon ikertzea zein beharrezko neurriak hartzea eskatzen du.