- Erakunde ekologistak egun hauek ospatzeko aholku praktikoak jasotzen ditu, burua, diru-zorroa eta arrazoia galdu gabe.
- Ekologika Nagusi kanpainaren baitan, aktibismoaren bidez kontsumo arduratsua sustatzen du, baita konpromisoa oparitzera animatu ere.
Digestio astunak, zenbaki gorriko kontuak eta non sartu ez dakigun opari batzuk. Hauek dira hastear dauden festen albo-ondorio nabarienetako batzuk. Janaria, energia eta alferrikako erosketak xahutzea ohitura gisa ezarri da urte bakoitzaren amaieran. Baina badira dirua eta nahigabeak aurrezten dituzten, eta planeta eta beste gizarte batzuk ere hobeto sentiarazten dituzten alternatibak. Ekologistak Martxan taldeak hainbat aholku eman ditu festa hau ospatzeko, burua, diru-zorroa eta arrazoia galdu gabe.
Gomendio sorta bat, urteko gainerako egunetarako balio duena.
Gauza gozoak jan eta ohiturak berreskuratu. Jai hauek une egokia izan daitezke bertako produktu tradizionalen alde egiteko, hala nola, Gabonetako kardoa edo lonbarda sagarrekin. Zure sukaldetik ingurumenean eta gizartean eragin handia duten elikagaiak ateratzeko aukera, otarrainxka tropikalak, esaterako.
Zirkura joan zaitez, magia eta alaitasun ikuskizuna delako. Trapezistak, pailazoak, kontorsionistak ikus ditzakezun espazioa baita, baina ez animalien aurkako tratu txarrak.
Ez erosi animaliarik, adopta itzazu. Eta oparitzen badituzu, egizu bakarrik animalia bat nahi dutela eta bizitza osoan zainduko dutela ziur bazaude.
Denbora, emozioak eta ideia onak oparitu, eskuz egindako gauzak, kooperatibetako edo truke-merkatuetako produktuak, liburuak…
Gustokoa baduzu, etxea apaindu eta argitu, baina originaltasunez eta zentzuz egin ezazu. Zuhaitzek ez dute ezer galdu zure etxeko egongelan. Eta argiek neurriz erabiliz gero, hobeto distiratzen dute.
Gabon kantak edo, are hobeto, gabon kanta kritikoak abestu itzazu, urte osoan haserretu gaituzten bidegabekerien aurkako protesta-kanta bihurtutako Gabonetako kantak.
Aurrera egiteko eta alternatibak sortzeko zure laguntza behar duten proiektu kolektiboekin bat egin edo babesa emaiezu, hala nola, Ekologistak Martxanek bazkide, aktibista eta boluntario erakartzeko abian jarritako kanpaina: Ekologika Nagusi. Konpromisoa eta aktibismoa oparitzea merkataritza-gunetik kanpo gure bizitzari zentzua emateko modu egokia da.
Eta, batez ere, zoriontsu izaten saiatu, komunitatean ‘bizitza ona’ eraiki, asmo ekologista onak izan eta urte berrirako energia berriztatu eta berriztagarriekin presta zaitez.