Ekologistak Martxan Euskal Herria erakundeak Komunikazio Arduradun gisa lan egiteko pertsona bat kontratatu behar du, behean azaldutako baldintzetan.
– Titulazioa: Kazetaritzako, Publizitateko eta Harreman Publikoetako edo antzeko Gradua
– Esperientzia komunikabideetan eta/edo komunikazio-kabineteetan.
– Euskararen hizkuntza-maila: ahoz eta idatziz.
Beste alderdi hauek baloratuko dira:
– Gizarte-erakundeetan esperientzia izatea.
– Beste hizkuntza batzuk jakitea.
Lanpostuaren eginkizun nagusiak:
– Komunikazio-planaren garapena eta jarraipena.
– Ekologistak Martxan Euskal Herriko barne-komunikazioko protokoloak ezartzea eta koordinatzea.
– Sare sozialak aldizka eguneratzea: Facebook, Twitter, Youtube, Instagram, etab.
– Ekologistak Martxanen gaurkotasun gaien jarraipena.
– Edukiak sortzea, informazioa zabaltzeko sistemak administratzea eta kudeatzea (bloga/webgunea). Jarduera interesgarriei lotutako eduki grafiko errazak (grabazioak, edizioak, etab.) hautatzea eta sortzea.
– Edukiak euskarara itzultzea (ezinbestekoa denean bakarrik). Hasiera batean, batzordeak/arloak izango dira testua bi hizkuntzetan erraztuko dutenak edo, beste kasu batzuetan, enpresetara itzultzeaz arduratuko direnak.
– Aholkularitza aurkezpenetarako, prentsaurrekoetarako, elkarrizketetarako…
– Kanpaina eta/edo komunikazio-ekintza propioak eta Ecologistas en Accion Konfederazioarenak kudeatzea.
Lan-baldintzak:
– Urtebeteko kontratua, luzagarria.
– Hilabeteko probaldia.
– Ekologistak Martxanen baremoaren araberako soldata.
– 6 orduko eguneko lanaldia.
-Lantoki nagusia: Ekoetxea (Pilota kalea 5, Alde Zaharra, 48005, Bilbo)
Kurrikulumak jasotzeko epea abenduaren 1ean, 24:00etan, bukatuko da.
Bidali kurrikulumak bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera, mezuaren izenburuan ‘Komunikazio Arduraduna” erreferentzia adieraziz.
Ekologistak Martxan
944790119 / 620 099 300
twitter.com/ekologistak
ekologistakmartxan.org
www.facebook.com/
|
|||||
|