Larrialdi Klimatikoaren aldeko Bizkaiko Aliantzak prentsaurreko bat egin du jakinarazteko, besteak beste, irailaren 27rako langileen greba orokorra deituko duela. Langileen greba orokorraren xedea da giza jardunak Klima Aldaketaren gainean duen eraginaren aurkako borrokara ahalik eta jende gehien biltzea da.
IPCCren azken txostenaren arabera, isurketak igo ahala, munduak gero eta arazo larriagoak izango ditu, eta uste baino lehenago gertatuko da hori. 2030. urtean dugu muga, eta arro mediterranearrean dauden ekosistemarik hauskorrenetakoak ditu Iberiar Penintsulak. Europan, klima-aldaketaren
mehatxua gehien jasango duen eskualdeetako bat da arro mediterranearra, gainera.
Gure ustez, neurrigabekoa eta desegokia den ekoizpen- eta kontsumo-eredu baten ondorioa da gaur egun bizi dugun larrialdi-egoera. Eta eredu horrek arriskuan jartzen ditu bai gure biziraupena, bai landare eta animalia espezie ugarirena ere. Era berean, inpaktu suntsitzailea izango du munduko biztanlerik ahul eta pobreengan. Larrialdi Klimatikoari aurre egiteko, sektore iraunkorretan enplegu alternatiboak sortzeko beharrezkoak diren inbertsioak exijitu behar dizkiegu erakunde publikoei. Eta hori exijitzen diegu, inor atzean utziko ez duen bidezko trantsizioa gauza dadin.
Gure bizitza konprometituko ez duen eredu sozioekologiko eta ekoizle berri bat eskatzen dugu, bai justizia soziala ziurtatzen duena, bai eta bakarrik beharrezkoa duguna ekoizten duena, bertako produktuak bultzatuz. Ez dugu partxe berderik onartuko: “Green New Deal” delakoa kezko hesi bat baino ez da, eta herritarroi kaltea eraginez, agintarien onurak lortzen laguntzen duen eredua da.
Egungo kotxeak ibilgailu elektrikoengatik ordeztea ezin da konponbide bakarra izan, eta ez da nolabait behin betiko neurria izango epe luzera. Ez bada bestelako neurririk ezartzen, haien ekoizpenerako kostu energetikoak eta haien hondakinen prozesamenduak kalte egiten jarraituko dute. Beste alde batetik, energia-iturri bakartzat erregai fosilak erabiltzen dituzten kamioi, hegazkin, fabrika, etab. izaten jarraituko genituzke.
Hainbat sektoretan, trantsizioari, bai trantsizio energetikoari, bai ekoizpen ereduaren trantsizioari, biei, aurre egin beharko zaie, klima-aldaketaren efektuak arinduko badira. Lan-esparruan eraginak handiak izan daitezke, eta enpleguak galtzeko edo enpleguaren kalitatea okertzeko arriskua egongo da. Hori dela-eta, trantsizio hori bidezkoa izatea, arian-arian egitea, ordenatua izatea eta erasandako sektoreetan enpleguen bermea ziurtatzea eskatzen dugu. Ezin dugu trantsizioa bidezkotzat jo, ez eredu energetikoan, ezta ekoizpen-ereduan ere, ez bazaizkie langileei eta eraginpeko eskualdeei enplegu-berme nahikoak ziurtatzen.
Guzti horretaz gain, harrotasunez iragar dezakegu, hainbat ordu eta lan handia egin eta gero, Fridays For Future mugimenduak, Bilbon sei hilabeteko ibilbidea egin eta gero, Bilboko Klimaren Aldeko Asterako jardueren egitaraua prestatu duela, bere borrokan bidelagun dituen elkarte eta taldeekinbatera. Astearen jarduerak ostiral honetan hasiko dira, hilak 20, eta datorren irailaren 27ra arte iraungo dute. 28an ere beste jarduera bat egongo da, itxiera gisa. Jarraian, jarduerok zehaztuko ditugu:
●
Irailaren 20a, ostirala:
Ikasleen mundu greba. Martxa isila egingo dugu, 18:00etan aldi berean hiru tokitatik irtengo dena eta Bilboko udaletxean 19:00etan elkartuko dena.
1.- Santutxu, Karmeloko igogailua
2.- Deustu, Hizkuntza Eskola Ofiziala
3.- Jesusen Bihotza, plaza
●Irailaren 21a, larunbata:
Getxoko Arrigunaga hondartza garbitzea, 11:00etan.
● Irailaren 22a, igandea:
Umeentzako tailerra material birziklatuekin, Areatzan, 11:00etan.
Irailaren 23a, astelehena:
Sukaldaritza beganoa egiteko tailerra eta afaria Ekoetxean, 18:00etan.
●Irailaren 24a, asteartea:
Planetaren mugei buruzko hitzaldia, Ekoetxean, 19:00etan.
●Irailaren 25a, asteazkena:
Kamisetak egiteko tailerra, fast fashion delakoaren aurka , Ekoetxean, 17:00etatik 18:45era.
●Irailaren 26a, osteguna:
Askaria, hondakinik gabe eta plastikorik gabe, eta lehiaketa begetariano-beganoa Etxebarria
Parkean, 18:00etan.
Aliantzak Bilboko, Urduñako eta Barakaldoko udaletan aurkeztutako mozioa eztabaidatzeko osoko bilkurak.
●Irailaren 27a, ostirala:
MUNDU GREBAREN eguna izango da, egun bete-betea guretzat. Bizkaiko Batzar Nagusietako
Herritarren Parte Hartzearen Gaineko Batzordea egun horretan elkartuz gero, gure proposamenak han aurkeztuta hasiko dugu eguna. Zain gaude, ea data noiz konfirmatuko diguten. 11:00etan grebalarien kontzentrazioa egingo dugu Bilboko Udalaren aurrean, eta prentsaurrekoa egingo dugu.
Azpimarratu nahi dugu 10:00etatik 16:00etara informazio-mahaia jarriko duela Fridays For Futurek bertan, eta hainbat jarduera aurreikusita daudela tarte horretan. Azkenik, eguna manifestaldiarekin amaituko dugu, Euskal Herriko eta planeta osoko hainbat lurraldetan egingo den bezala.
Mundu mailako manifestazioaren deialdia Larrialdi Klimatikoaren aldeko Aliantza osatzen dugun kolektiboek egingo dugu. Manifestazioa Guggenheimen zabalgunean hasiko da, Bilboko itsasadarraren ondoan, 19:00etan. Ondoren, Mazarredora eta Euskadi Plazara joko dugu, Elkano kaletik Moyua plazara irten, Plaza Biribilerantz zuzenduko gara, eta Bilboko udaletxeraino heldukogara. Hain zuzen ere, hantxe hasi genituen gure mobilizazioak martxoaren 15ean. Manifestazioan hainbat jarduera egingo ditugu, bai eta manifestua irakurriko ere.
●Irailaren 28a, larunbata:
Astea amaitzeko, Biziz Bizirekin bizikletada egingo dugu, Bilboko itsasadarraren eskumaldetik, Bilbotik Getxoraino doan bidegorri segurua eskatzeko. Abiapuntua: Foru Aldundia, 11:00etan (Bilbotik Itsasora martxa).
Irailaren 27ko deialdiari dagokionez, poz handia da guretzat langile greba orokorra egongo dela iragartzea. Aliantzak langile greba orokorra erregistratzeko beharrezkoak diren legezko izapide guztiak egin ditu. Hartara, EAEn eta Nafarroan nahi duten lagun guztiek greba egin ahal izango dute.
Greba ESK eta Steilas sindikatuen bitartez izapidetu da.
Jardunaldi honen helburua gobernuei klima larrialdiaren aurrean neurri efektibo, erreal eta
berehalakoak eskatzea da. Ustezko “Klima Larrialdi” deklarazio geldoak, Eusko Jaurlaritzak
deklaratutakoa bezalakoak, erantzukizun gutxi azaltzeaz gain, benetako arazoa portada politekin estaltzeko asmoa dute, beraien esfortzuak murriztuz, eta beraien interes propioak defendatuz, herritarren interesen gainetik. Gure ikuspuntutik, guztiz ulergaitza da giza eskubideen eta berdintasunaren alde egitea, giza eskubide oinarrizko bati begiratu gabe, bizitzari berari, alegia. 10 urte ditugu hondamendia saihesteko. Planeta guztiko zientzialariek argi utzi dute maniobrarako hain tarte txikia izanik, larrialdi egoeran gaudela, dudarik gabe.
HAMAR. Hamar urte dira: ez bederatzi, ez hamaika. Hamar urte baino ez dira gure isurketak eta planetan dugun eragina drastikoki murrizteko, egokierarik onenean, agertoki katastrofikoak eta hekatonbe klimatikoak ekiditeko
Eta bizkaitarrok, gu ere bagara horren guztiaren erantzule. Euskadi horren guztiaren partedun ere bada. Eta denborak aurrera egin ahala, herritarrok engainaturik, zapaldurik sentitzen gara Larrialdi Klimatikoa aitortzeko mozioak onartzen diren bitartean, ibilgailu pribatua erabiltzea sustatzen duten autopistak finantzatzen direnean eta, beste lurralde batzuetan ikusi dugunez, amortizatu gabe geratzen direnean. Denbora eta dirua, zertarako eta suntsitzeko. Engainatuak sentitzen gara zaborra erretzen duten errauskailuak mantentzen direnean, gure atmosferara eta, ondorioz, gure biriketara doazen gas eta zabor gehiago eraginez. Engainatuak sentitzen gara Espainiako estatuan dagoen findegirik handiena gure etxeko atarian dugulako; hori bai, webgunean ikur ekologistak ikusgai
dituztela. Eta adibide gehiagorekin jarrai genezake.
Gaur hemen gaude herritarrei ekintzara deitzeko larrialdi klimatikoaren aurrean. Aliantza osatzen dugun eragile ezberdinek mundu greba hau babesten dugu eta herritarrak animatu nahi ditugu borroka jardunaldi honetara batzeko, baita irailaren 20 eta 27 bitartean izanen den klimaren aldeko astean eginen diren aktibitate ezberdinetan parte hartzera ere. Azkenik azken momentu hau herritarrei dei bat luzatzeko baliatu nahi dugu. Ez da klasifikatzeko momentua, gazte eta zahar, igeltsero eta taxista, aita, ama eta alabak, denak gure aktibitateekin bat egitera animatuta zaudete.
Orain izango da edo ez da izango. Gure agintariei gure kontzientzia soziala adierazi behar diegu, gure interesak, azken finean beraiek defenditu beharko lituzketenak. Langile zein ikasleak irailaren 27ko greban parte hartzera deitzen ditugu gaur egungo sistemarekiko gure aurkako jarrera azaltzeko eta erabakiak hartzen dituzten kontzientzia klimatiko eskasa salatzeko. Gure bizilagunei deia luzatzen diegu denentzat izanen den askatasunaren, biziaren eta garapen jasangarriaren aldeko borrokara.Horrenbeste maite dugun eta egunero “etxe” deitzen dugun horren defentsan. Ez diezaiogun bizkarra eman. Gure ahotsak egunero aditu ditzaten, Bilbon ere planetaren alde! .
Prentsa oharra gaztelaniaz eta euskaraz hemen ikusi
Klima Larrialdiaren aldeko Aliantza- Bizkaia:
Biziz Bizi Asociación de Ciclistas Urban@s de Bilbao
CGT-LKN
CCOO
Educación Ambiental – EA26
Eguzki
Ekologistak Martxan
EkoOn
Euskal Gune Ekosozialista
Fridays for Future Bilbao
Greenpeace Euskadi
Gueñes BIZIA plataforma
Gure Energia
Interkonexio Elektrikorik Ez
Kolore Guztietako Basoak
Madres por el Clima
Meatzaldea Bizirik
Nasti de Plastic Bizkaia
Ongi Etorri Errefuxiatuak
Plural Anitzak
Red de Mujeres por una Transición Energética Ecofeminista
Sagarrak
Steilas
TRADENER
WWF
Zero Zabor Plataforma
LAB
ELA
Pentsionistak Bilbao
Lurgaia
Kima Berdea
ESK
GUNE-Uribe Kosta