2010 urtean AHT-ren aurka Itsasondoko mehategietan ekintza burutu zuten ekintzaileak libre suertatu dira

AHTren aurka 2010 urtean Itsasondoko mehategietan egin zen desobedientzia ekintzarengatik epaitu zituzten lau ekintzaileak libre suertatu ziren uztailaren 25ean Donostian. Fiskaltzarekin akordioa lortuta, kartzela saihestuko dute eta 543na euroko isuna ordaindu beharko dute. Desordena publikoa egotzi diete. Lagun askoren babesa jaso zuten ekintzaileek Donostiako Epaitegian.