Azaroak 4, 19:30ean, Ekoetxea (Pilota k5, Bilbo)
Gaia: “La vuelta a la vida de la ría de Bilbao”
Hizlaria: Javier Franco
Bilboko Itsasadarraren Osoko Saneamendu Planaren eragin garrantzitsuena ohiko oxigeno mailak berreskuratzea izan da. 90eko hamarkadaren hasierako %40ko edo hortik beherako saturazio balioetatik, gaur egungo %90eko balioetara. Gaur egun ez dago oxigenazio arazorik duen estuarioko gunerik. Halaber, sedimentuek duela 30 urte baino askoz ere kutsadura maila baxuagoa dute. Horri guztiari esker, sistema osoan erkidego biologikoak sortu dira, Bilbo barrualdetik Abraraino, eta finkatutako 60 arrain espezie baino gehiago dago (mihi-arraina, kabuxinoa, muxarra, platuxa, korkoina, lupia, barbarina, txitxarroa, aingira…), eta baita sedimentuetan eta harkaitzezko substratuetan bizi diren ehunka animalia eta alga espezie ere.