Liburu aurkezpena
- Eguna: 2014ko abenduaren 5ean
- Lekua: Ekoetxea (Pilota kalea, 5 – 7 Kaleak – Bilbo)
- Ordua: 19:00 horas
Laborariak desagertzea munduaren amaieratzat uler daiteke. Beste latitude batzuetan jarraipena duen istorio baten bukaerako puntua, baina ez geurean.
Ezagutu ez dugun toki batetik gatoz, eta laborariek ez digute kontatuko nolakoa izan zen.
Isilpean joan aurretik, ez ziguten euren historia idatzita utzi.
Etnozidio atsegin baten biktimak izan ziren, eta gorputzak salbatu zituzten, baina euren izaerak ezin izan zion modernitatearen kolpeari aurre egin.
Laborariak estalperik gabe bizi izan ziren beti, gainez egiten zien indar-harreman baten menean.
Haien umezurtzak gara, baina ez dugu galera haren aurrean negarrik egiten.
Gaurkotasunaren harresiak ez digu uzten gure denborari azalpena ematen dioten aztarnak ikusten: ez dugu iraganarekiko inolako loturarik.
Gu ere estalperik gabe bizi gara.
Gure noraezaren izaera ulertzen lagunduko digun erreferentzia ororen estalperik gabe; orain jarrai eta absolutuan hondoratzea ekidite aldera, helburu berriak marrazten lagunduko digun erreferentzia ororen estalperik gabe.